Nire egoitza ibiltariaren alderdi intimoa lehenetsiz, nire kuskuan topatzea proposatzen dizut. Zainketa energetikoen zale naizenez, gustuko dut lotura sortzea, elkar entzutea ; tentsio fisikoak eta psikikoak askatzeko nahiz barne-memoria esnatzeko zaintza, mozketa eta laguntza uztartzea. Oreka energetikoa berreskuratzeko edo hobetzeko, inkontzientera joko dut. Adatsaren egitura deskodetzeak (adats irakurketak) blokeoak identifikatzea ahalbideratuko dit, eta ondoren, bibrazioen bidez mina, blokeoak eta sufrimenduak gutxiaraziko edo desagerraraziko dizkizut.
Berezitasunetako bat dut hori. Nire lantokia " Pinpilin Pausa " ile-apaindegi ibiltaria da: bide ezberdinetan barrena, hainbat tokitara eraman zaitzaket eta azken helmugan "pausa" bat egin.
Zatoz patxadarekin eta "gelditu" une batez, seguru bainago ondoren urratuko duzun bidea kontzientziarena izanen dela !
Estitxu Mugica
« ZUHAUR IZAN ZAITEZ MUNDUAN IKUSI NAHI DUZUN ALDAKUNTZA »