Zer ote da ile-apaintze soziala ?
«Laguntzaren bidean»
Zer ote da ile-apaintzaile soziala?
Ile-apaintzaile soziala goraka doan lanbide bat da. Eritasunak, ahalmen urritasunak edo gizarte-bazterkeriak ahuldutako pertsonaren berariazko beharrei erantzuten die.
Pertsona ahulduari laguntzeak norberaren balorizazioa, konfiantza hartzea, autoestimua goratzea eta identitatea berjabetzea du xede.
Ile-apainketa soziala osasun-etxe, kartzela, elkarte, errehabilitazio zentro, zahar-etxe, ile-apaindegi, norberaren bizitoki eta abarretan egiten da.
Bere baitan nahiz bizitza sozialean sufrikarioan den pertsonarekiko ikuspegi psikologikoa du ile-apaintzaile sozialak, deontologia-arauak errespetatzen dituen zainketa tekniko gaitu egokitu bat erdiesteko laguntza-harreman egokia eskain dezan, bere jakinbideari eta izate-bideari esker.
Ile-apaintzaile sozialak ongizatea, oreka eta norberaren irudi hobea berreskuratzeko laguntza, dakar.

Onkologia
Hainbat urte dira minbiziak jotako pertsonak laguntzen ditudala. Niretzat garrantzitsua da pertsona horiek gaixotasunak sortzen dituen zailtasunen aurrean (ilea galtzea, autoestimua apaltzea, balio-identitatea galtzea) laguntzea. Jakina da emakume gehienentzat ilea galtzea ataka latza dela, askorentzat feminitatearen sinboloa baita…
Haatik ez pentsa gizonezkoak bazterrean uzten ditudanik, hain zuzen, ongi baitakit haientzat ere zeinen zaila den egoera hori.
Horregatik proposatzen dut ilea galtzen hasten denetik birsortu bitarteko bidaidetza. Ilearen galera onartzen laguntzeko ile-protesiak, buruko zapiak edo, besterik gabe, elkarrekin solasean aritzea proposatzen dizkizut. Sendagaiak, usu kimikoak direnak, bezain garrantzitsua da bidaidetza. Baina azken hau naturala eta psikologikoa da. Askotan diot: “sendatzeko bidean medikuntza eta bidaidetza ! “
Lasaitzea, onginahia, balorizazioa, identitatea, entzutea, errespetua, ukimena, bilakaera, elea… nire hiztegiaren parte diren hitzak dira, zuei ahalik eta egokien eta zuzenen laguntzeko. Ez ahantz, beraz, bidaidetza !
Nahitara (gogoz) ala nahi gabe (eritasunagatik) izan, pasarte horrek erakusten digu, edozein kasutan, aldaketa bat gertatzen dela eta kontzientea ala inkontzientea izan, beharrezkoa dela. Saiatu gaitezen hortaz mezua aztertzen, eraldaketa hori kontzienteki gauza dadin. Horregatik eginen dut ahal dudan guztia laguntzeko.
Ile-apainketa sozialaren esparruan, irudi-aholkularitza ere eskaintzen dizut (zure azalari doakion kolorearen hautua, aurpegiaren nahiz morfologiaren araberako mozketa aholkularitza, etab.), bai lan munduan berriro murgiltzeko bidean, bai eritasunaren, depresioaren edo dena delakoaren aitzinean nortasuna berreraikitzeko bidean.
