Skip to content

Landarezko koloreztapena

Gero eta gehiago zarete zuen iritzi ekologikoekin bat datozen, eta osasuna, ingurumena eta, oro har, planeta babesteko berme onenak dituen ileen zaintza- eta koloreztatze- teknikaren bila zabiltzatenak.

Naturak ematen digunarekiko sentikortasun ekologikoa eta begirunea daukadanez, landare-koloretara jo nuen, baina ez horregatik soilik…

Ile-apaintzaile gisa egiaztatu ahal izan dut oxidatutako adats batekin eta landareak koloreztatutako adats batekin lan egiteak ez duela zer ikusirik, ez ukimen, ilearen kalitate, distira, ilearen egiturarekiko errespetu eta kolorazioaren usain aldetik. Duela hamar urte hasi nintzen landareekin lanean. Kolorazio hori arnastea benetako plazera da!

Bezerook landareak aukeratzera ausart zaitezten saiatzen naiz, eta hala ez bada, bederen, ilerako eta buru-azalerako kolore egokienak aukera ditzazuen.

Ilea zaintzea baita nire lehentasuna, utz iezadazu landareekin, naturaren opari zoragarri horiekin, ilea tindatzen