ARTATZEAK (Ongizatea)

BUZTINAK

Eror zaitez TERRE DE COULEUR gamaren tentaldian. Mendebaldeko eta Ekialdeko medikuntzen bateratzeari buruzko 35 urteko ikerketatik eratorritako kontzeptua da, «alkimia kosmetikoa» eraberritzen duen kontzeptu globala. Gure sortzetik bertatik energia-kapital baliotsua dugu, gure zelula-jardueran inskribatuta dagoen erritmo unibertsal baten (zerua eta lurraren) eragina dena. Erritmo hori, maiz, aztoratua eta gutxitua egoten da kutsaduraren, estresaren eta gizabanakoarentzat egokiak ez diren baina gure gizarteak inposatzen dituen portaeren ondorioz. Konfiantzarik ezak edo autoestimua galtzeak gizakia bere bizi-printzipiotik deskonektarazten du. Ongizate-iturri hori aurkitzeko mundu naturaletik datozen hainbat elementu jartzen dizkigu eskura Lurrak, besteak beste, buztina, landareak eta uraren kalitatea, azken hau ezinbesteko elementua baita produktu eraginkor bat lortzeko.

TERRE DE COULEUR gamak buztina eta landare, espezia, lore eta frutetako olio esentzialak uztartzen ditu, azken hauek produktu naturalak aberastuko dituztelako eta benetako zainketa pertsonalizatua egitea ahalbideratuko dutelako zure ongizatearen mesedetan !