Zainketa eta Mozketa Mnemoenergetikoa®
Orrazkera gure bizimoduaren, nahien, arabera aldatzen dugu. Bat-batean ilekera, mozketa edo kolorea aldatzeko grina pizten zaigu. Horrek guztiak zentzua izango balu ?
Usaian, aldizkarietako argazkietan ikusitako edota beste norbaitengan gustatutako mozkera izaten dugu inspirazio iturri. Baina hori al da zure baitako izatearekin, nortasunarekin, ezaugarriekin bat datorrena ?
Oi ispilu ! Ispilu miresgarri ! Erradazu nor naizen !
Ilearen deskodeketa eta irakurketari esker, zure bidean, harmoniarako bidean, bidaide izanen nauzu. Zaintza-mozketa Mnemoenergetikoa® kontzientearen eta inkontzientearen desioak errespetatzean datzan teknika da eta bi plano lantzen ditu : fisikoa eta psikikoa.
Zer ote da Zainketa eta Mozketa Mnemoenergetikoa® ?
Ilez ile, xerloz-xerlo, zugan lozorroan zeuden oroitzapenak inarrosiko dizkizute nire aixturrek eta zure barneko tentsio guztiak, izan fisiko nahiz psikikoak, askatuko.
Inarrosaldi hori ilearen ezkatetan zehar ile-erraboilera iritsiko da eta, ondoren, bizkarrezurrean barna sakroraino jaitsiko, energia-zirkulazio hobea sustatuz.
Praktika honek 5 elementuen (Egurra, Sua, Lurra, Mea, Ura) legea ardatz duen psikologia eta medikuntza txinatarra du oinarri.

Norentzat ?
“PAUSA” bat nahi duen pertsona ororentzat.
Arrazoi fisikoagatik edo psikikoagatik, bidean aurrera egitea galarazten diguten inkontzientearen zenbait blokeo askatzeko.
Onurak
Zainketa eta Mozketa Mnemoenergetikoa®-k arima, gogoa eta gorputza harmonizatuko dizkizu. Lasaitze- eta arintasun-sentsazioa emanen dizu, eta energia-oreka berrezarriko.
Ilea distiratsuagoa, oxigenatuagoa, iraupen eta bolumen handiagokoa ukanen duzu.